Hemeroteka


Compartir
2015-07-17

Elena Odriozolarentzat Espainiako Ilustrazio Saria

Elena Odriozolak (Donostia, 1967) irabazi du 2015eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazioanala. "Bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta berritzeko izan duen gaitasunagatik eta haren lanaren ahalmen narratiboagatik” hautatu du epaimahaiak Odriozola. Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak esleitzen du eta 20.000 eurokoa da. Odriozolaren hautagaitza Galtzagorri Elkarteak proposatu zuen, OEPLI osatzen duten atal bakoitzak bere proposamena helarazten baitu Espainiako Sari Nazionalera.

Sari ugari eskuratu ditu orain arte. Besteak beste, birritan jaso du Euskadi Saria.

Elena Odriozola Galtzagorri Elkarteko bazkide da ia sorreratik eta hainbat urtez izan zen elkarteko zuzendaritza batzordeko kide. Elkartearen logotipoa ere berak sortutakoa da, baita Galtzagorriren 25. urteurrenekoa ere. Baina ez da Galtzagorriri egin dion ekarpen bakarra, izan ere, Odriozolak hainbat areto literario diseinatu ditu, Klis-klasikoak egitasmoan ere parte hartu zuen, beste hainbat lantegitan ere hartu du parte eta elkarlan etengabean jarraitzen du Galtzagorri Elkartean. Hain zuzen, 2015eko Marraz(i)Oak topaketak berak gidatuko ditu Gustavo Puerta adituarekin batera.

Odriozolak Artea eta Dekorazioa ikasi zituen. 1997an, ilustratzaile moduan lanean hasi zen, eta, harrezkero, ehun liburu baino gehiago ilustratu ditu bere. Euskarazko, gaztelaniazko, galizierazko, katalanezko, ingelesezko, frantsesezko, txinerazko, japonierazko, koreerazko, alemanezko, italierazko, nederlanderazko, polonierazko eta turkierazko liburuetan agertu dira lanok.

Galtzagorri Elkartearen izenean, ZORIONAK eta gozatu sariaz!