Hemeroteka


Compartir
2012-02-15

Elena Odriozolaren lanak Zarauzko Sanz Enean ikusgai

Zarauzko Udaleko Kultura sailak antolatuta, Elena Odriozola ilustratzailearen erakusketa dago ikusgai Zarauzko Sanz Enea Kultur Etxean martxoaren 18a bitartean. Elena Odriozolak "Aplastamiento de las gotas", "Oda a una estrella" eta "Euskal mitologia" eta "The farmer and his rice paddy" libururako egindako irudiak dira Sanz Enean ikusgai daudenak. 

Elena Odriozolak (Donostia, 1967) Arte eta Dekorazio ikasketak egin zituen. Publizitate arloan aritu zen zortzi urtez, maketatzaile eta zuzendari artistiko lanetan. 1998an, ordea, publizitatea utzi eta ilustratzaile lanetan hasi zen buru-belarri. Harrezkero, estatuko zein nazioarteko hainbat argitaletxerekin lan egin du.

 

2006an Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Haur eta Gazteentzako Ilustrazioen Saria irabazi zuen bigarren edizioan, Carmen Gil Martínez idazlearen La princesa que bostezaba a todas horas liburuarekin. 2009an Euskadi Saria irabazi zuen Julio Cortazarren "Aplastamiento de las gotas" libururako egindako marrazkiekin.

Bere iradokitzaileak ikusteko abagunea izango da orain Zarautzen.