Hemeroteka


Compartir
2013-07-15

Elena Odriozola eta Gustavo Puertaren tailerra uztailean Donostian

Maiatzean Madrilen izen bereko tailerrak izan zuen arrakasta kontuan harturik, Donostian bigarren aldiz eskaintzea erabaki dute. Haurrekin lan egiten duten ilustratzaile profesionalei, nahiz hezitzaile eta bitartekariei bideratuta dago. Paperezko antzeztoki txikien atzean dauden sormen, komunikazio eta heziketa bide berriak arakatzea da helburua. Hala nola, pertsonaien sorrera, eszenografia, konfliktoak, tramak...

Informazio gehiago duzue jarraian atxikitako dokumentuan, edo escuelaperipatéticadelij.blogspot.com helbidean.