Hemeroteka


Compartir
2024-10-17

Elena Odriozola Astrid Lindgren Memorialaren sariko hautagaia da

2025eko Astrid Lindgren sariko hautagaien zerrenda iragarri berri dute eta Elena Odriozola ilustratzaile euskalduna hautagaien artean dago; ez da haur eta gazte literaturaren unibertsoan sona handia duen sarirako hautagaia den lehenengo aldiz. Guztira 265 hautagai dira —idazleak eta ilustratzaileak, ipuin kontalariak eta irakurketaren sustatzaileak—, 72 herrialdetakoak. (Zerrenda osoa)

Saria 2002an sortu zuen Suediako gobernuak haurrek kalitatezko istorioak jasotzeko duten eskubidea bermatzeko eta Astrid Lindgreni aitortza egiteko. Saria bera, haur eta gazte literaturaren esparruan banatzen den handiena da —5 milioi korona suediar edo 427.295 euro—, gobernu suediarrak haurren eta gazteen irakurketari ematen dioten garrantziaren isla dela diote. Odriozolaz gain, OEPLIk Fina Casalderrey idazle galegoaren hautagaitza ere aurkeztu du 2025ko Astrid Lindgren sarietara. Sarituaren izena apirilaren 1ean emango dute jakitera.