Hemeroteka


Compartir
2013-02-28

Eider Eibarren erakusketa Ilustratzailearen Txokoan

Galtzagorri Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean sortu duten Ilustratzaileen Txokoak beste ilustratzaile baten lanak hartuko ditu otsailean Aiete Kultur Etxean. Iragan Urriaren 24an inauguratu zen txoko hau Iban Barrenetxea ilustratzailearen lanekin eta otsailaren 5etik aurrera Eider Eibar bizkaitarraren lanak jarriko dira ikusgai. Eta udaberrian, maiatzaren 13tik aurrera, Elena Odriozola donostiarraren lanek beteko dute txokoa.

Egitasmo hau 2012an Donostia Kulturak eta Galtzagorri Elkarteak elkarlanean jarri zuten martxan, ilustratzaileen lana ezagutzera emateko helburuarekin. Txoko berezi honek armairu itxura du eta bertan ilustratzaileak ipuinetarako egindako ilustrazioez gain, ilustratutako liburuak, objektuak, eskulturak, bitxiak eta abar izaten dira ikusgai.

Eider Eibarren lanen artean, berak ilustratutako liburuez gain, hainbat koadro, puzzle eta eskuz jositako panpinatxoak ere izango dira ikusgai.

Hemen duzue erakusketa horretarako Aiete Kultur Etxeak argitaratutako gida, Eider Eibarren lanak biltzen dituena.

Bideo honetan ikus dezakezue artista bizkaitarra bera lanean.