Hemeroteka


Compartir
2011-10-25

"Egungo Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Historia" liburua

Azken hiru hamarkadetan euskarazko Haur eta Gazte Literaturak izan duen bilakaera eta eman dituen tituluak biltzen ditu Xabier Etxaniz Erlek eta Manu Lopez Gasenik (Galtzagorri Elkarteko bazkideak biak) zuzendutako Egungo Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Historia liburuak. UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu du Jon Kortazarrek zuzentzen duen Euskal Literatura Sailaren barruan.

Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historian, lehenengo idazlan modernoak agertu zirenetik gaur egunera arteko gertakariak, idazlanak eta berri nagusienak biltzen ditu liburuak.

Liburua gaur egungo euskal literaturaren historia egin nahi duen proiektu handiago eta zabalago baten parte da. 1975. urteko euskal literaturarekin hasi eta gaur arte doan ibilbidea marraztu nahi da bilduma honetan. Aurkeztu berri den liburua bildumako laugarren tomoa da; aurretik euskal nobela, euskal poesia eta nobela, eta, zinema landu dira. Bosgarren tomoa abendua baino lehenago argitaratuko da: Egungo Euskal Ipuingintzaren historia. Eta egungo euskal antzerkiaren historiari buruzko liburua ere bidea da, datorren urtean argitaratuko da Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.