Hemeroteka


Compartir
2013-06-30

"Eguberria" liburuak saria jaso du

Donostiako Nerea Argitaletxeak irabazi du Madrileko Kultura Ministerioak Hobekien Argitaratutako Liburuari ematen dion 2013ko Sari Nazionala Haur eta Gazte Literaturaren alorrean Eguberria lanarekin. Juan Kruz Igerabide eta Elena Odriozolak elkarlanean egindako liburua dugu saritua.


Prentsa oharrean argitaletxea pozik agertu da saiarengatik. Lehenago ere jasoa zuten sari hau, baina oraingoan “bi aldiz” pozten dira, Eguberria baita haur literaturan izan duten lehen esperientzia, 25 urtetan edizioaren munduan lanean aritu eta gero.

“Juan Kruz Igerabide eta Elena Odriozola sortzaile itzaltsuek, baterako lan honetan, Eguberria piztu egiten dute, eta Euskal Herriko tradizioak, mitoak, musikak eta aitzinako mundu bat eskaintzen dizkigute, bertan arbasoen mundu magikoa, natura eta Eguberriko erlijio-tradizioa uztartuz.” Nerea Argitaletxea

Bide batez, Nerea Argitaletxeari, eta Galtzagorri Elkarteko bazkide diren Elena Odriozola eta Juan Kruz Igerabideri gure zoriona luzatzen diegu.