Hemeroteka


Compartir
2011-08-01

Egile Berriendako Euskarazko XXII. Literatur Lehiaketa

Egile berri eta nafarrei zuzendutako euskarazko literatur lehiaketaren XXII. edizioa antolatu du Iruñeko Udalak. Parte hartzaileek hiru modalitatetan har dezakete parte: poesia (gehienez 15 orri), narrazioa (15 orri gutxienez) eta bertso-paperak (gutxienez 25 bertso ahapaldi).
 

Egileek, lehendik literatur lanik argitaratu gabeak ez ezik, nafarrak izan beharko dute edo helbidea Nafarroan finkaturik izan beharko dute. 

Lanak aurkezteko azken eguna 2011ko urriaren 13a izango da eta abenduaren 31rako jakinaraziko dira irabazleen izenak. Saritan 12.000 euro banatuko dira guztira eta modalitate bakoitzeko 2.500, 1.000 eta 500 euroko hiruna sari izango dira.

Iruñeko Udalaren web gunean dago honen inguruko informazio gehiago, baita lehiaketan parte hartzeko oinarriak ere.