Hemeroteka


Compartir
2018-05-13

EGHI taldea 105 botorekin lehena da

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan bideorik onenari botoa emateko azken aukera egongo da aste honetan. Apirilaren 2an zabaldu zen botoa emateko aukera eta lehen egunetan “Axel, Andrea eta Mirene” taldeak aurre hartu bazuen ere (35 botorekin), orain EGHI taldea dago lehen postuan 105 botorekin. M2NR taldea da bigarrena 44 botorekin eta “Axel, Andrea eta Mirene” taldeak 35 botorekin jarraitzen du, baina hirugarren lekuan orain. Atzetik daude 30 eta 24 botorekin UNIR eta “Sergio, Nanyeli, Oier eta Nahia” taldeak.

Norbanakoen kategorian, berriz, LSD BAKARKA taldea da lehena 39 botorekin, ANMANA taldea bigarren 17 botorekin, eta, Itsaslabarreko neskak hirugarren 7 botorekin.

Bozketa apirilaren 27an amaituko da eta edonork eman dezake botoa, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalean sartuta. Bozketan parte hartzen dutenen artean e-reader bat zozkatuko da.