Hemeroteka


Compartir
2024-06-25

Edizioari buruzko Gonagorria egin dugu

Gonagorri podcastaren 27. piezarekin gatoz. Haur eta gazte literaturaren edizio-lanari begiratu diogu Garazi Arrula Ruiz Txalapartako editorea lagun. Zer egiten du editoreak? Hortik abiatuta, edizioaren unibertsoa zabaldu digu Arrulak. Kanpora begira egiten duten lana azokatara joan, eta han ikusten dutenetik gurean merkaturatzeko moduko obrak ekartzea da, besteren artean. Barruan sortzaileen xaxatzaile izan daitezke, baita haien lanen hartzaile. Halaber, aholkulari eta bidelagun bihur daitezke. Editoreen zereginen zerrenda luzeagoa da eta Arrulak bikain kontatu digu. 

Kontaketa Pamiela argitaletxeko editore Carmen Elvirak egin du eta Lore Agirrezabalek liburu-gomendioa. 

On egin!