Hemeroteka

2021-11-04

Donostiako Manteoko gazteak eta booktuberboom_+ Okendo liburutegian!

Dagoeneko izan gara Iurreta, Elorrio eta Ordiziko gazteekin haien herriko liburutegietan Booktuberboom_+ booktuber, bookstagramer eta booktoker kedadak egiten. Aste honetan, berriz, Donostiako Okendo Liburutegian izan gara eta Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteak hurbildu zaizkigu!

Kanpoan hotz eta euritsu, barruan goxo! Azaroaren 4ko egun hotz honetan, 15-16 urteko Manteo ikastetxeko hainbat kiderekin izan gara ordu beteko saioan liburuen influencerrei buruz eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoaz solasean: influencer ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak edota TikTok eta Instagramera igotzeko liburu interesgarri batzuk elkarri partekatzen. Oraingoan ere, Donostiarrek aipatu dutenez Booktokerren gomendioen bitartez liburu bat baina gehiago irakurri dituzte! Badirudi sare sozialen bitartez liburu berriak ere ezagutzen ditugula... animatuko al dira beraiek ere TikToken gaur aipatu eta ezagututako euskarazko libururen bat gomendatzen? Azaroak 26a bitarte jakingo dugu hori, orduan amaituko baita lehiaketan parte harzteko epea.

Gogoratu! Astelehenero Booktuberboom_+ saioko atal berri bat ikusi dezakezue Youtuben!

Gogoratu booktuber, bookstagram edota booktok fenomenoari buruzko informazio guztia geure blogean topatu daitekeela. Bertan topatuko dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak. Eman "like" eta harpidetu gure lehiaketan!