Hemeroteka


Compartir
2013-01-23

Compostela Nazioarteko VI. Saria abian da

Santiago de Compostelako Udalak eta Kalandraka argitaletxeak antolatzen duten "Compostela Nazioarteko VI. Saria, album irudidunak egitekoa" abian da dagoeneko. Lanak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 1ean amaituko da, eta hemen dituzue oinarriak. Bertara album ilustratuen kategorian sar daitezkeen obrak aurkez daitezke. Lanak Iberiar Penintsulako edozein hizkuntzatan sortuak izan daitezke eta saria 9.000 eurokoa da, egile eskubideen aurrerapen gisa. 

Testuaren eta irudien egileak bat baino gehiago izan daitezke eta edozein nazionalitatekoak. Proiektuak, berriz, edozein tamaina, teknika edo formatu izan dezake. 

Lanak Santiago de Compostelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira edo bertara bidali: Salvador Allende Lehendakariaren kalea 4, 15705 Santiago de Compostela, A Coruña. 

Epaimahaiaren erabakia 2013ko apirilaren 2an edo hurbileko egun batean jakinaraziko da, eta lan bukatua 2013ko irailaren lehena baino lehen aurkezteko konpromisoa hartzen dute egileek.