Hemeroteka


Compartir
2013-10-31

Colourful Rights ilustrazio lehiaketa

Italiako Fondazione Malagutti Onlus erakundeak "Colourful Rights" naziaorteko XII. Ilustrazio Lehiaketa antolatu du, haurrek jasaten duten esplotazioa salatzeko eta Haurren Eskubideen Aldeko Nazio Batuen Itunari babesa emateko helburuarekin.

2012an 8.000 ilustrazio jaso zituzte eta Neha Ray gazte indiarrak irabazi zuen sari nagusia, "Teacher, close to the nature" lanarekin.

Ilustrazioak 2013ko urriaren 31 baino lehen bidali behar dira ondoko helbidera: 

Fondazione Malagutti onlus. Via dei Toscani 8. IT-46010 Curtatone (Mn). Italy.

Irabazlearen izena 2013ko azaroaren 17an emango da jakitera.

Izen-emate orria honako helbidean duzue hainbat hizkuntzatan: http://www.dirittiacolori.it/en/xii_edition_13