Hemeroteka


Compartir
2010-02-20

CIVICANeko 2010eko Liburuen Gida Anatomikoa

Atlas anatomikoaren gisako lan honetan bihotz taupadak azkartzen dituzten liburuak, irakurlea hegan egitera eramaten duten hego fantastikoak, mentea aktibatzen duten hausnarketa testuak, oinez ibiltzera bultzatzen zaituzten liburuak... aurki daitezke, besteak beste. Formato berezi honekin CIVICANek liburuaren bizi-indarra azpimarratu nahi du eta nabarmendu irakurketak zenbat funtzio betetzen dituen pertsonengan.

 

Hiru gorputz

 

"Cuerpo de lecturas CIVICAN. Guía Anatómica 2010" 3 gorputzetan banatu dute:

-alde batetik, Gorputz gaztea dago: haur txiki-txikientzako liburuak, 3 urte eta 11 urte bitarteko haurrentzako liburu aproposak eta 13 eta 15 urteko gazteentzako proposamenak aurki daitezke.

--Beste atal batean, Gorputz heldua dago non helduentzako lanak bildu diren.

- Eta azkenik, Gorputz bibliografiko bat dago non edizio berezia duten  liburuak edota liburuei buruz hitz egiten duten liburuak dauden.

Aipatu liburu guztiak Nafarroako Liburutegien Sarean aurki daitezke.

Liburuen aukeraketa

 

Gidan bildutako liburuen aukeraketari dagokionez, euskarazko liburuak Angel Errok eta Asun Agiriano, Galtzagorri Elkarteko Lehendakariak hautatu dituzte. Lehenak helduenak eta bigarrenak Haur eta Gazteentzako lanak. Gaztelerazkoak berriz, CIVICANeko bibliotekariek hautatu dituzte.

 

Gida hau doan banatzen da Iruñeko liburu-dendetan, Nafarroako Irakasleen zentroetan eta Estatu guztiko aldizkari eta liburutegietan. Nahi duenak informazio gehiago eskura dezake honako helbidean: http://www.bibliotecaspublicas.es/civican/index.jsp.

 

Horrez gain, Gida aurkeztu zeneko bideo-grabaketa interesgarria ikus dezakezue hemen:  

http://www.cajanavarra.es/es/conocenos/descubre-la-banca-civica/canchas/actividades/2009/guia-de-lectura-2010-de-civican.htm