Hemeroteka


Compartir
2013-10-16

Bularretik Mintzora ikastaroak abian dira

Pello Añorgaren bi saiorekin hasiko dira ikasturte honetan Bularretik Mintzora egitasmoaren baitako ikastaroak. Lehen saioak Errenteriako Haur Liburutegian egingo dira urriaren 2an eta 9an, 17:30ean. Hilabete honetan egingo dira Ataungo (Pello Añorgarekin) eta Urkabustaizko (Yolanda Arrietarekin) saioak ere. Irakurketa Klubak, berriz, urriaren 1ean hasi ziren Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, lehen aldiz, 0-3 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Errenterian hasiko dira

Urriaren 2an hasiko dira Bularretik Mintzora egitasmoaren baitako ikastaroak. Egun horretan eta urriaren 9an Pello Añorgak saio bana eskainiko du Errenteriako Haur Liburutegian. Añorgak beste ikastaro bat ere emango du 2014ko urtarrilaren 21ean eta 28an. Yolanda Arrietak, berriz, azaroaren 12an eta 19an emango du bere lehen ikastaroa. Arrietaren bigarren ikastaroko saioak 2014ko otsailaren 6an eta 13an izango dira. Bukatzeko Juan Karlos Alonso psikologoaren saioak 2014ko martxoaren 27an eta apirilaren 3an izago dira.

Bestalde, Ataunen (Udaletxean) Pello Añorgaren saioak izango dira urriaren 19an eta 26an, larunbatez, 10:00etatik 12:00etara.

Urkabustaizen (Kultur Etxean) Yolanda Arrietaren saioak izango dituzte urriaren 23an eta 30ean, 17:30ean hasita.

Donostiako Haur Liburutegian, berriz, 2014an Pello Añorgaren bi saio izango dituzte: apirilaren 2an eta 3an, 18:00etan.

Irakurketa Klubak

Irakurketa Klubak, irailaren 19an hasi ziren Errenteriako Haur Liburutegian. Eta urriaren 1ean lehen aldiz 0-3 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak egingo dira Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Datozen hilabeteetan Irakurketa Kluben hainbat saio izango dira Donostian (Haur Liburutegi Nagusian eta Aiete kultur etxean), Laudion, Iurretan, Ermuan, Oñatin, Ordizian, Errenterian eta Zizurkilen ere.

Hemen duzue Irakurketa Kluben 2013-2014ko egutegia.