Hemeroteka


Compartir
2014-05-22

Botoa emateko azken aukera

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko azken eguna maiatzaren 16a da. Beraz, datozen orduetan jasoko dira azken botoak.

Gogoratu, gainera, Ikastetxeen kategoriako lehen saria aldatu egin dugula: Gipuzkoako kostaldean 4 lagunentzako parapente hegaldia egiteko aukera izango dute irabazleek.

Maiatzaren 15eko eguerdiko ordubatean honakoak dira kontuak: 754 boto-emailek hartu du parte bozketan. Eta honakoak dira kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuak:

Ikastetxeka:

1. Olagarroak (72 boto)

2. Animals Taldea (70 boto) 

3. Pin Pan Pun (58 boto)

Norbanakoka:

1. AJUNA (50 boto)

2. Zaldi Eroa (36 boto)

3. Txoriak (23 boto).

Ikastetxeen kategorian laugarren postuan Lasun taldea legoke 30 botorekin, eta bosgarren Beltzak 26 botorekin.

Norbanakoen kategorian, berriz, IMIÑI taldea da laugarren 19 botorekin, eta IBAIN bosgarren 17 botorekin.

Edonork eman dezake botoa. Nola? Lehendabizi Liburu Gaztearen webgunean sartu (www.galtzagorri.eus/liburu-gaztea/2013-2014) eta book trailerrak ikusi. Ondoren, BOZKATU atala klikatu eman zure botoa. E-mail bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu daiteke, baina aukera bakar horretan kategoria bakoitzeko boto bana eman daiteke.

Bozkatzeko urratsak:

1. Aukeratu Norbanakakoa

2. Aukeratu Ikastetxekakoa

3. Datuak bete

Hiru urratsetan eman daiteke botoa. Urrats bakoitza bete edo hutsik utzi ondoren (ez baita derrigorrezkoa bi kategoriatan botoa ematea), hurrengo urratsera pasatzeko JARRAITU klikatu behar da.

Amaitzeko "Datuak bete" dioen hirugarren urratsean e-mail bat idatzi behar da. Bertan aurrez emandako botoa baieztatzeko mezua jasoko du boto-emaileak. Hori baieztatzean botoa emanda geratuko da. Modu horretan email bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu ahal izango da.

Botoa emateak ere saria izan dezake: bozkatzen duten guztien artean e-irakurgailu bat zozkatuko da.