Hemeroteka


Compartir
2021-11-08

Booktuberboom_+ saioa: Aitziber Garmendia booktuber lanetan!

Booktuberboom_+ Youtubeko saioko azken atala dugu gaurkoa, baina izugarrizko itxierarekin gatoz... Aitziber Garmendia aktorea booktuber lanetan jarri eta liburu gomendio paregabea egingo digulako!

Bai, Aitziber Garmendia da aurtengo booktuber aurpegi ezaguna eta bizi osoan Youtuben liburuak gomendatzen ibili izan balitz bezala, Dom Campistron autorearen Bekatorosak liburua gomendatu digu. Ez galdu!

Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta honekin batera, egitasmoak Booktuberboom_+ youtube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira bigarren urtez jarraian. Youtuben, hainbat ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai (sortzaileei elkarrizketak, Unboxinga, BookHaul, etab.), ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran. Sutan Bang euskarazko ikus-entzunezko edukia sortzen duen kolektiboa eta haien Eskuartean (literatur atala) saioko kolaboratzaileekin batera antolatu du Galtzagorri Elkarteak astero Youtubera igoko den programa. Ondoren, material hau sare sozialetan partekatzeaz gain, ikastetxeekin ere partekatuko da. Honela, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eskola orduetan 10 minutuko iraupena duten atalak jarri ahal izango dituzte, literaturaz era informal batean hizketaldi bat abiatzeko. Irakurketa liburuetan egoteaz gain, irakurleen ahotan ere gauzatzen delako.

Gainerako atalak ikusteko klikatu hemen.

Aurreko urteko Booktube Youtube saioa ere ikusgai dago, Haul! Challenge eta elkarrizketa interesgarri askorekin.

Booktuberboom Youtube kanala, hemen!

Gogoratu! Azaroaren 26an amaituko da booktuber, bookstagrammer eta booktoker lanak aurkezteko epea. Azkar ibili eta bidaliguzu zurea Booktuberboom_+ blogera.