Azaroaren 25a, ostirala, izango da Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko azken eguna! Arin ibili!
Azken txanpa honetan, gainera, gazteekin kedadak egiten jarraitu dugu udal liburutegi ezberdinetan. Kasu honetan, azaroaren 14an, Leioako Udal Liburutegian izan gara Artaza Romo Institutuko DBH 4ko ikasle talde batekin.
Dagoeneko Hondarribian, Iurretan edota Abusun egin dugun bezalaxe, ordu eta erdiko saioan liburuen influencerrez eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoaz aritu gara solasean: influencer ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak elkarri partekatzen eta horiek praktikan jartzen. Zoragarri aritu dira saioan bertan eta booktuber mundua ongi ezagutzen dutela argi utzi digute.
Animatuko al dira Leioako ikasleak ere haien sareetan euskarazko libururen bat gomendatzen?
Gogoratu booktuber, bookstagram edota booktok fenomenoari buruzko informazio guztia gure blogean topatu daitekeela. Bertan daude lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak ere.
Azkar ibili, azken egunak baitira zuen lanak bidaltzeko! Igo bideoa Youtubera eta gero, sari gehiago eskuratu nahi izanez gero, igo post edo bideo laburra Instagram edota TikTokera! Hona hemen parte-hartze formularioa.
Eman "like" eta harpidetu gure lehiaketan!