Hemeroteka


Compartir
2024-11-26

Booktuberboom_+ lehiaketaren bozka fasea martxan da!

Booktuberboom_+ EAEko booktube, bookstagram eta booktok lehiaketa amaitzear da. Dagoeneko jaso ditugu aurtengo lanak eta, orokorrean, bikainak dira: liburu gomendio aproposak, erakargarriak eta horietako batzuk booktuber, booktoker eta bookstagrammer profesionalen moduko edizioekin eginak. Orain, epaimahaiak erabakiko du, 36 parte-hartzaileen artean nortzuk izango diren VIII. edizioko liburuen influencer onenak, haiek erabakiko baitute lehen eta bigarren postuan geratuko diren booktuberrak, eta bookstagram eta booktok kategoriako irabazleak zeintzuk izango diren.

Gainera, jasotako 36 lanetatik 9 parte-hartzailek euren lana publiko egitea erabaki dute, hortaz, publikoaren bozka fasea ere aktibatu berri dugu. Hona hemen publikoaren bozka emateko PAUSUAK:

1- Sartu Booktuberboom_+ egitasmoaren YoutubeInstagram eta TikTokeko kontuetan.

2- Eman “gustuko dut” edo “like” gehien atsegin dituzun bideo eta argitalpenei.

Abenduaren 9ko eguerdiko 12:00ak bitarte “Gustuko dut” gehien dituen lana izango da PUBLIKOAREN SARIA irabaziko duena (irabazle bakarra izango da). Adi ibili!

Beraz, abenduaren erdialdean jakingo dugu nortzuk diren aurtengo irabazleak, bai epaimahaiarenak, baita publikoarenak ere! Kamerak, vloggerra izateko materiala eta liburu edota diska ugari daude jokoan! Nor izango ote da aurtengo euskarazko liburuen influencerra?

Eman “like” eta harpidetu gure kanalera!