Hemeroteka

2022-10-24

Booktuberboom_+ kedadak Hondarribiako eta Iurretako gazteekin!

Hondarribiako eta Iurretako gazteekin izan gara haien ikastetxeetan eta herriko liburutegietan Booktuberboom_+ booktuber, bookstagramer eta booktoker kedadak egiten. Hondarribian Talaia, Ama Guadalupekoa eta Egiluze ikastetxeetako gazteekin eta Iurretan Orobigoitia BHIkoekin!

Urriak 7, 10, 11 eta 13 Hondarribiako ikastetxe ezberdinetan eta urriak 21 Iurretako Herri Bibliotekan, 15-16 urteko hainbat gazterekin izan gara ordu eta erdiko saioetan liburuen influencerrei buruz eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoaz solasean: influencer ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak edota TikTok eta Instagramera igotzeko liburu interesgarri batzuk elkarri partekatzen. Horrez gain, taldeka booktubeak sortzeko tartea ere izan dute gazteek.

Animatuko al dira beraiek ere Youtuben, Instagramen eta TikToken euskarazko libururen bat gomendatzen? Azaroak 25a bitarte jakingo dugu hori, orduan amaituko baita lehiaketan parte hartzeko epea.

Gogoratu! Asteazkenero Booktuberboom_+ saioko atal berri bat ikusi dezakezue Youtuben! Booktube, bookstagram edota booktok fenomenoei buruzko informazio guztia gure blogean topatu daiteke. Bertan topatuko dituzue, halaber, lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak. Eman “like” eta harpidetu gure lehiaketan!