Hemeroteka


Compartir
2021-11-24

Booktuberboom_+! Gasteizen kedada egin dugu lehiaketaren azken txanpan!

Azaroaren 26a, ostirala, izango da Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko azken eguna! Arin ibili!

Azken txanpa honetan, gainera, gazteekin kedadak egiten jarraitu dugu udal liburutegietan. Kasu honetan, azaroaren 23an, Gasteizko Lakua Gizarte Etxeko liburutegian izan gara IPI Sansomendi ikastetxeko ikasle taldearekin.

Dagoeneko Iurreta, Ordizia, Elorrio edota Donostian egin dugun bezalaxe, ordu beteko saioan liburuen influencerrei buruz aritu gara eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoaz solasean: influencer ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak edota TikTok eta Instagramera igotzeko liburu interesgarri batzuk elkarri partekatzen. Oraingoan ere, Gasteiztarrek aipatu dutenez Booktokerren gomendioak ikusi izan dituzte sare sozialetan! Badirudi sare sozialen bitartez liburu berriak ere ezagutzen ditugula... animatuko al dira beraiek ere TikToken gaur aipatu eta ezagututako euskarazko libururen bat gomendatzen?

Gogoratu booktuber, bookstagram edota booktok fenomenoari buruzko informazio guztia geure blogean topatu daitekeela. Bertan topatuko dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak.

Azkar ibili, azken egunak baitira zuen lanak bidaltzeko! Igo bideoa Youtubera eta gero sari gehiago eskuratu nahi izanez gero, igo post edo bideo laburra Instagram edota TikTokera! Hona hemen parte hartze formularioa.

Eman "like" eta harpidetu gure lehiaketan!