Hemeroteka


Compartir
2017-03-15

Booktube fenomenoari buruzko saioa EAEko liburuzainekin

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzua, Galtzagorri Elkartearekin batera, EAEko I. Booktuber Lehiaketa eta Plataforma martxan jartzen hasi berri da. Hori dela eta, otsailaren 21ean EAEko Liburutegi Sareko liburuzainei zuzendutako saio bat eman zuen Galtzagorri Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, Lakuan.

EAEko hiru lurraldeetako 20 liburuzain bildu ziren saioan. Bertan nazioartean gazteen artean sekulako arrakasta izan duen booktube fenomenoa ezagutzeko aukera izan zuten. 

Gure gaztetxoen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, BOOKTUBE fenomenoa baliatzeko proiektua bideratuko dute EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak elkarlanean. Helburua EAEko BOOKTUBE PLATAFORMA sortzea da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatuz.

Horretarako Booktubeboom izeneko lehiaketa bat antolatuko da EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua. Halaber, booktuber kedadak antolatuko dira hainbat liburutegitan: lehendabizi gazteak elkar ezagutzeko, booktubeak zer diren jakiteko; gero nola egin daitezkeen ikusteko, bakarka hasi aurretik lagunartean probak egiteko eta azkenik emaitzak ikusteko.