Hemeroteka


Compartir
2012-10-10

Booktrailerrik onena sarituko da aurten Liburu Gaztea Sarian

Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Liburu Gaztea lehiaketak irakurketa teknologia berriekin uztartzeko jauzia eman du. Hori dela eta, aurten ikasleek egindako booktrailerrak izango dira lehian sartuko direnak. Parte hartu nahi dutenek Galtzagorri Elkarteak proposatutako libururen bat irakurri eta horri buruzko booktrailerra egin beharko dute. Ikastetxeentzat izen-ematea irailaren 21ean amaituko da.

Parte hartzea ikasgelaka edota norbanakoka izan daiteke. Norbanakoek ez dute aurrez izena eman beharrik izango.

Sariak bi motatakoak izango dira:

Ikastetxeei:
 

1. Abentura txangoa (rafting eta zubi-jauzia)

2. Liburu edota diskoak erosteko 300 euroko bonoa eta Klisklasikoak liburu-sorta

3. Liburu edota diskoak erosteko 300 euroko bonoa eta Klisklasikoak liburu-sorta
 

Norbanakoei:

1. E-irakurgailua

2. Liburu edota diskoak erosteko 100 euroko bonoa

3. Liburu edota diskoak erosteko 100 euroko bonoa
 

Bozketan parte hartzen duten guztien artean, berriz, e-irakurgailu bat zozkatuko da.

Berrikuntzak

1) Liburu hautatuen kopurua murriztu da: DBH-ko maila bakoitzeko 2011n argitaratutako liburu bakarra proposatuko da (orain arte maila bakoitzeko lau proposatzen ziren). Horrez gain, euskarazko Gazte Literaturaren Historiako EZINBESTEKOen zerrenda bat eskainiko da. Ikasturtean zehar gela bakoitzak liburu bat lantzea proposatzen da: Galtzagorrik proposatutako liburu berrien artean bat edo Ezinbestekoen zerrendatik bat. Zein landu aukeratzea parte hartzaileen esku geratuko da.

2) Izena ematen duen gela bakoitzak talde-lan bat edo gehiago egin beharko ditu: aukeratu duen liburuari buruzko booktrailer edo erreseina interaktibo bat. Lan hori egiten duten ikasgelek soilik izango dute saria irabazteko bozketan parte hartzeko eskubidea.

3) Booktrailer hori nola egin erakusteko irakasleei formazio saio bat eskainiko zaie ikasturte hasieran. Eta ikastetxe bakoitzak dinamizatzaile baten bisita jasoko du ikasturtearen bigarren hiruhilekoan, non ikasleei lanak egiteko pistak emango zaizkien.

4) Liburu Gaztea-ren web gunea berritu dugu eta hor zintzilikatuko dira ikasleek egindako booktrailerrak. Bozketa ere web gunearen bitartez egingo da.

5) Web gune berean irakasleentzako informazio baliagarria jarriko da: aholkuak, liburu zerrendak, lotuneak…

Oinarria berriak