Hemeroteka


Compartir
2014-12-20

Bookbird aldizkariaren azala elkartasun ekimen bateko ardatz bihurtu dute

IBBY erakundeak argitaratzen duen Haur eta Gazte Literaturari buruzko Bookbird aldizkariaren 52.2 zenbakiko azala Siriako haurrentzat dirulaguntza lortzeko ekimenaren ardatz bihurtu dute. Azaleko irudia Hans Christian Andersen saria eskuratu duen Rogerl Mello ilustratzailearena da eta irudi originala enkantean jarri dute bertan biltzen den dirua IBBYren krisian dauden haurren fundazioarentzat izango da, Siriako haurrei laguntzeko.

Afitxa Mello action klikatuta deskargatu daiteke www.ibby.org web gunean. Albiste honen eranskin moduan ere aurkituko duzu.

Eskaintzak BookbirdAuction@gmail.com helbidera egin behar dira eta epea 2015eko martxoaren 1ean amaituko da.