Apirilaren 30ean amaituko da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko epea. Web gune horretako BOZKATU ataletik bakarrik egin daiteke hori. Boto gehien eskuratzen dituen book trailerrak PUBLIKOAREN SARIA lortuko du eta botoa ematen duten guztien artean e-reader bat zozkatuko da.
Edonork eman dezake botoa, baina horretarako aukera bakarra izango du. Aukera horretan Ikastetxeen Kategoriako eta Norbanakoen Kategoriako bana hautatu ahal izango du.
Nola eman botoa?
Liburu Gaztea web gunean, BOZKATU atalera jo, bertan 3 urrats izango dituzu.
1. AUKERATU NORBANAKOA
2. AUKERATU IKASTETXEKOA
3. DATUAK BETE
Lehen eta bigarren urratsetan bi aukera dituzu: bietan book trailer bana bozkatu, edo bietako batean bakarrik eman botoa. Kontuan izan, botoa emateko aukera bakarra izango duzula eta ezingo duzula bigarren aldiz botorik eman. Beraz, aurrez erabaki bi kategoriatan bozkatu nahi duzun edo bakarrean.
Publikoaren saria
Jokoan dagoena PUBLIKOAREN SARIA da. Kategoria bakoitzean boto gehien eskuratzen dituen book trailerren egileek 200 euroko bonoa jasoko dute, liburu eta diskotan gastatzeko. Eta botoa ematen duten guztien artean e-reader bat zozkatuko da.
Gogoan izan, apirilaren 30ean amaituko da botoa emateko epea.
Ikusi book trailerrak, hautatu gustukoena eta eman zure botoa!