Hemeroteka


Compartir
2015-10-12

Book Trailer Lehiaketan izena emateko azken aukera

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan izena emateko epea urriaren 1 arte luzatu dugu. Ikastetxeen kategorian parte hartu nahi dutenek osteguna baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako Galtzagorri Elkartera deitu (943471487) edo idatzi liburugaztea@galtzagorri.eus helbidera. 

Bestela, zuzenean egin nahi baduzu, behean duzun izen-emate orria deskargatu, bete eta bidali emailez liburugaztea@galtzagorri.eus helbidera. 

Zeren zain zaude? Zure ikasleei irakurketaz gozatzeko beste modu bat eskaini nahi badiezu, hementxe duzu aukera paregabea! 

Irakurri, sakatu Rec eta parte hartu!