Hemeroteka


Compartir
2015-05-08

Book Trailer Lehiaketan botoa emateko aukera maiatzaren 15era arte

Apirilaren 13an zabaldu zen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko aukera eta maiatzaren 15era arteko epea dago horretarako. Dagoeneko, 123 boto batu ditugu eta hasi dira zenbait talde nabarmentzen. Ikastetxeen kategorian, DBH 1-2 multzoan GARZUXAK (Zuhaitzak landatzen zituen gizona) izeneko taldearen book trailerra da oraingoz boto gehien dituena; hamaika lortu ditu. Zazpi botorekin, bigarren postuan dago Carmen eta Frida (Gezurrezko natura hila) taldearen lana. Norbanakoen kategorian IRLI da aurrena 9 botorekin eta ILUMINATIAK bigarren 8 botorekin. Gerlari zuria liburuaren book trailerrak dira biak. Boto gehien jasotzen dituztenek Publikoaren saria eskuratuko dute.

Bozketan parte hartzeko, ikusi book trailerrak, gustukoena hautatu, sartu BOZAKTU atalean eta eman zure botoa. Botoa ematen dutenen artean e-reader bat zozkatuko dugu.

Bozkatzeko urratsak

1. Aukeratu Norbanakakoa

2. Aukeratu Ikastetxekakoa

3. Datuak bete Hiru urratsetan eman daiteke botoa.

Urrats bakoitza bete edo hutsik utzi ondoren (ez baita derrigorrezkoa bi kategoriatan botoa ematea), hurrengo urratsera pasatzeko JARRAITU klikatu behar da.

Amaitzeko "Datuak bete" dioen hirugarren urratsean e-mail bat idatzi behar da. Bertan aurrez emandako botoa baieztatzeko mezua jasoko du boto-emaileak. Hori baieztatzean botoa emanda geratuko da.

Modu horretan email bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu ahal izango da.

Botoa emateak saria izan dezake: bozkatzen duten guztien artean e-irakurgailu bat zozkatuko da.

Boto gehien jasotzen dituen taldeak Ikastetxeen kategorian 200 euroko bonoa jasoko du, liburu eta diskotan gastatzeko. Norbanakoen kategorian, berriz, e-reader bat.