Hemeroteka


Compartir
2015-10-01

Book trailer lantegia egingo da Durangoko Azokan

Abenduaren 4tik 8ra egingo da aurten Durangoko Azoka eta, dagoeneko, hasi dira egitarauen berri ematen. Galtzagorri Elkarteak Book Trailer Lehiaketa antolatzen duenez, horri erreparatu diogu bereziki. Izan ere, 50. Durangoko Azokan abenduaren 4an egingo den Ikasle Egunean Book Trailer lantegia egingo da, Durangoko Udal Bibliotekaren eskutik. Izen-ematea irailaren 21etik urriaren 4ra izango da, Durangoko Azokaren web gunean

Stop-motion tailerra: booktrailerra goiburu duen lantegi horretan, ikasleek book trailer bat egiten ikasiko dute.

Aukera paregabea izan daiteke Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan izena eman eta lantegi hori baliatzea lehiaketara ahalik eta book trailerrik onena aurkezteko. Gogoan izan hilaren 18an amaituko dela lehiaketan izena emateko aukera. Durangoko Azokako lantegian parte hartzeko urriaren 4ra arteko epea duzue, hilaren 21ean hasita.