Hemeroteka


Compartir
2014-03-07

BM buletina ipuinak kontatzearen garrantziaz

Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan argitaratzen dugun BM buletinaren otsaileko zenbakia argitaratu berri dugu. Bertan, besteak beste, ipuinak ahoz kontatzearen garrantzia azpimarratzen du Etxean kontu-kantari atalak. Eta jarduera hori praktikatzeko hainbat adibide ematen dizkigu. Kukurruku! elkarrizketa, Kanika txikia kantu-jolasa, Makila-kixki ipuina, edota Baratzeko pikuak abestia. Entzun eta erabili zuk ere!

Hemen duzu Kukurruku!-rekin proposatzen denaren azalpena:

Etxean elkar rizketa polit bati hasiera eman diezaioke helduak. Goizean esnatzerakoan helduak: kukurruku! Eta haurrak: zer diozu?... Esnatzeko modu polita, ezta?

- Kukurruku!

- Zer diozu?

- Buruko min.

- Zeinek egin?

- Axeriak.

- Axeria non da?

- Txotxak biltzen.

- Txotxak zertarako?

- Sua pizteko.

- Sua zertarako?

- Amona berotzeko.

- Amona zertarako?

- Oiloari jana emateko.

- Oiloa zertarako?

- Arrautza egiteko.

- Arrautza zertarako?

- Gu guztiok jateko