Hemeroteka


Compartir
2025-01-16

Bitartekaritzari buruzko ikastaroari ekin diogu

EHUrekin batera haur eta gazte literaturak berezkoa duen bitartekaritzari buruzko ikastaroa hasi dugu. Bost urtez egin dugun Haur eta gazte literatura Eskolan ikastaroaren lekukoa hartu du eta Haur eta gazte literatura: bitartekaritzaren praktikak eta estrategiak izena ipini diogu. Hogeita lau ikasle bidaiatuko dira gurekin; gehien-gehienak emakumeak, irakasleak, bibliotekariak, kontalariak eta, azken batean, bitartekariak. 

Hamabost saio egingo ditugu lau bloketan banatuta. Aurreko astean hastekoak ginen, baina haizeak ez zigun utzi. Ez da metafora bat, Anna Juan Cantavella Bartzelonatik zetorren bitartekaritza zer den azaltzea eta haizeak ez zion hegazkinari lur hartzen utzi. Saioa otsailaren 6an egingo dugu. Irakaslearen toklian izango ditugu editoreak, irakasleak, bibliotekariak, sortzaileak (idazle, antzerkigile, ilustratzaile, kontalariak...).

Juan Karlos Alonso psikologoak bitartekaritza aletu zuen atzo ikuspuntu psikoafektibo batetik. Irakurtzea zer den galdetu zuen, eta bitartekaritza zertan datzan kontatu zuen; besteren artean, entzumenari egin zion azpimarra, eta entzuteko isilik egotea ezinbestekoa da.