Hemeroteka


Compartir
2017-05-18

Bihar ezagutuko dira LG Book Trailer Lehiaketako irabazleen izenak

Bihar, maiatzaren 19an, 2016-2017 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo dugu Tabakalerako zinema-aretoan (11:00).

Bertan izango dira Galtzagorri Elkarteko presidentea, Iñaki Markotegi, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia, Mikel Irizar; lehiaketa antolatzen eta laguntzen duten bi erakundeen izenean.

Ikasturte honetan lehiaketan irakurgai izan diren liburuen egile, itzultzaile eta editoreak ere izango dira gure artean. Iñaki Mendiguren itzultzailea eta Eukene Herrera (Ibaizabal), besteak beste. Eta baita Ane Rodriguez ere, Tabakalerako Kultura zuzendaria.

Guztira, bost sari banatuko dira. Ikastetxeen kategorian bi multzo egin ditugu eta multzo bakoitzeko sari bana emango da: DBH1-2 multzoan bat, eta bestea DBH3-4 multzoan. Norbanakoen kategorian, berriz, maila guztiak zaku berean sartu ditugu eta sari bakarra emango da, book trailerrik onenarentzat.

Ondoren, Publikoaren Sariak ere izango dira. Horiek boto bidez erabaki ditu publiko zabalak: sari bana emango da kategoria bakoitzeko (Ikastetxeak eta Norbanakoak). Sari nagusiaren irabazleak ekitaldian bertan jakinaraziko dira. Irabazleen izenak ezagutu nahi? 200 bat lagunek -lehiaketan esku hartu duten gazteak, gehienak- beteko dute Tabakalerako zinema-aretoa. Hantxe espero zaituztegu!