Uztailaren 3an, osteguna, Iurretako Biblioteka merkatura gerturatuko da herritarrei Bibliotekak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko.
Horretarako irakurketa gune bat prestatuko da, bibliotekaren bildumaren aukeraketa bat bertara eramanez: liburuak, aldizkariak, pelikulak, musika, e-Reader-ak, tablet-ak...
Horrez gain, uztailaren 3an goizeko 09:00etatik aurrera bertara hurbiltzen direnek, kafea eta pasta batzuk dastatzeko aukera izango dute.