Hemeroteka


Compartir
2015-04-11

Belen Lucas irudigilearen lanak Ilustratzailearen Txokoan

Galtzagorri Elkarteak Donostia Kulturarekin batera sortutako Ilustratzailearen Txokoak beste artista baten lanak hartuko ditu martxoaren 26tik ekainaren 14a arte. Belen Lucas ilustratzailearen lanek beteko dituzte Aiete Kultur Etxeko txoko berezi horretako apalak. Ilustratzaile bizkaitarraren marrazkiak, liburuak, lan-tresnak izango dira ikusgai bertan.

2012ko urrian inauguratu zenetik, bertatik igaro dira Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón eta Jon Zabaleta. Orain Belen Lucasen txanda izango da.

Belen Lucas (Barakaldo, 1958) Arte Ederretan lizentziatua da eta aspalditik ari da haur eta gazte literaturan ilustratzaile-lanak egiten. Ibilbide zinez interesgarria egin du eta benetan merezi du Ilustratzailearen Txokora bisitatxoa egiteak Lucasen lanekin gozatzeko. 

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:30

Larunbatak: 10:00 - 14:00 / 16:30 - 20:00

Igandeak: 10:00 - 14:00

Astelehenak eta jaiegunak: itxita.

Aste Santuko ordutegia (martxoaren 30etik apirilaren 12ra): Martxoaren 31n, apirilaren 1ean eta 7tik 10era eta 12an 10:00-14:00; apirilaren 11n, 10:00-14:00-16:30-20:00; martxoaren 30ean eta apirilaren 2tik 6ra, itxita.