Hemeroteka


Compartir
2012-06-06

Bazkideentzat Liburu Azoka Txikia

Galtzagorri Elkarteak bazkideoi zuzendutako Liburu Azoka Txikia jarriko du martxan aste honetan.

Datorren asteazken eta ostegunean (maiatzak 30 eta 31) Haur Literaturan azken urteetan argitaratu diren libururik onenak -Galtzagorri Elkarteko adituen iritziz- eskuratzeko aukera izango dute bazkideek Galtzagorri Elkartearen bulegoan, Zemoria kalea 25 behea (Donostia).

Bi egun horietan goizeko 10:00etatik 11:30era izango da liburuak aukeratu eta doan hartzeko aukera. Ordutegia zorrotz mantenduko da, izan ere, bulegoko lanari ez diogu trabarik jarri nahi.

Liburu Azoka Txiki honekin, azken urteotan Galtzagorriren bulegoan eta artxiboan pilatu diren liburuei irtenbidea eman nahi zaie, elkarteko bazkideei doan eskainiz.