Faristol Kataluniako haur eta gazte literatura aldizkariak 100 zenbaki argitaratu ditu, eta urteurrena ospatzeko Faristol Jardunaldien XXI. edizioa haur eta gazte literatura aldizkariei buruzkoa izango da. Estatuko zenbait HGL aldizkarietako zuzendariak bilduko dituen mahai-ingurua antolatu dute non Miriam Luki Behinola gure aldizkariren zuzendariak parte hartuko duen. Harekin batera, mahaiaren bueltan izango dira: Peonza aldizkariko lantaldeko kide Diego Gutierrez del Valle, CLIJ aldizkariko zuzendari Gabriel Abril, Full de lectura Koordinazio Batzordeko kide Jesus Figuerola eta El templo de las mil puertas gazte literatura aldizkariko lantaldeko kide Nerea Marco. Honakoak izango dira, besteren artea, mintzagaiak: HGL aldizkarien rola gomendio- eta kritika-sareen kontestuan, liburu-gomendioei eskaintzen dieten tokia, paperaren eta formatu digitalaren arteko elkarbizitza eta hizkuntza txikietan (euskara, galegoa eta katalana) argitaratzearen ezaugarriak.
Mahai-inguruaren ostean, Imapla sortzailearen On està el nen hitzaldia entzuteko aukera izango da, eta bazkalostean Faristolen kritikari lanean ari direnek bilkura egingo dute.
Jardunaldiak apirilaren 5ean egingo dituzte, Bartzelonako El Carmel - Juan Marse liburutegian, 10:00etan hasita; aurrez izena eman behar da, hemen.