Hemeroteka


Compartir
2016-04-22

BACBookzaleak taldearen book trailerrak ditu boto gehien

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan PUBLIKOAREN SARIA eskuratzeko bozketan Donostiako San Luis La Salle ikastetxeko DBH1-eko ikasleen book traile batek jaso ditu oraingoz boto gehien.

Bozketa martxan jarri zenetik 10 egun pasatu dira eta BAC Bookzaleak taldearen bideoak 40 boto jaso ditu. PUBLIKOAREN SARIA eskuratzeko aukera gehien dituen taldea da.

Bigarren postuan daude Axular Lizeoko nagjorev taldea eta hirugarrenean ikastetxe bereko Ilunabarra taldea, Watsondarrak liburuaren book trailer banarekin.

Jokoan daude sariak: 

Ikastetxeen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

Norbanakoen kategorian: e-reader bat

Nola eman botoa:

Guztira 241 book traile daude, horietako 11 dira Norbanakoen Kategoriakoak eta beste guztiak Ikastetxeen kategoriakoak.

Botoa emateko aukera bakarru du erabiltzaile bakoitzak, baina aldi horretan bi boto eman ahal izango ditu, bana kategoria bakoitzean.

Liburu Gaztea web gunean dagoen BOZKATU atalean sartu eta bertan eman beharreko urratsak jarraitu:

1. AUKERATU NORBANAKAKOA

2. AUKERATU IKASTETXEKAKOA

3. DATUAK BETE

Gogoan izan: bozketan parte hartzen dutenen artean e-reader bat zozkatuko da.

Apirilaren 30a arte dago zabalik botoa emateko epea.