Hemeroteka


Compartir
2016-03-04

Azken astea Book Trailer Lehiaketan parte hartzeko

Martxoaren 4an, hurrengo ostiralean, amaituko da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan parte hartzeko epea. Dagoeneko, 40 bat book trailer jaso ditugu eta Lehiaketa atalean daude ikusgai.

Orain arteko denak Ikastetxeen kategoriakoak dira, beraz, Norbanakoen kategorian parte hartzera animatu nahi ditugu gazteak: proposatutako liburu bat irakurri (Aurtengo proposamena edo Ezinbestekoak zerrendako bat), horri buruzko book trailerra egin eta bidali lehiaketara (Igo zurea) MARTXOAREN 4a baino lehen. IRAKURRI, SAKATU REC ETA PARTE HARTU!