Hemeroteka


Compartir
2015-05-27

Azaloreak eta ILUMINATIAK taldeek irabazi dute Publikoaren Saria

Baditugu Liburu Gaztea 2014-2015 Book Trailer Lehiaketako lehen saridunak: Ikastetxeen kategorian Donostiako Zubiri-Manteo ikastetxeko DBH4ko Azaloreak taldearen lana izan da bozkatuena 32 botorekin, eta Norbanakoen kategorian Urnietako Gorka Curiel, Josu Ginez eta Lander Ciak osatutako ILUMINATIAK taldearen lana, 19 botorekin. Azaloreak taldeak 200 euroko bonoa jasoko du liburu eta diskotan gastatzeko. ILUMINATIAK taldeak, berriz, e-reader bat. Sari nagusiak norentzat izango diren maiatzeko azken astean jakingo dugu, epaimahaikideen erabakia jasotzearekin batera.

Azaloreak taldeak Patxi Zubizarretaren Atlas sentimentala (Alberdania, 1998) iburuari buruzko book trailerrarekin irabazi du. ILUMINATIAK taldeak, berriz, Joanes Urkixoren Gerlari zuria (Elkar, 2003) liburuaren book trailerrarekin lortu du saria. Biek ala biek, Ezinbestekoak liburu zerrendatik hautatu dute irakurgaia. Izan ere, beste edizioetan bezala, honetan ere iaz Euskarazko Gazte Literaturan argitaratu ziren liburuen artetik DBHko maila bakoitzerako titulu bana proposatu genuen, baina horrez gain, parte hartzaileek Ezinbestekoak izeneko zerrendatik ere hauta zezaketen liburua. Zerrenda hori, hain zuzen, hainbat literatur adituren proposamenekin osatua da eta orain arte euskaraz Gazte Literaturan argitaratu diren libururik onenak biltzen ditu.

354 boto guztira

Publikoaren Saria boto bidez erabaki da. Apirilaren 13an hasi zen bozketa eta iragan ostiralean, maiatzaren 15ean, amaitu zen epea. Guztira 354 boto jaso dira, 242 Ikastetxeen kategoriako book trailerrentzat izan dira eta horietako 32 jaso ditu lan irabazleak. Norbanakoen kategorian, berriz, 112 boto bildu dira guztira, eta 19 botorekin jaso du saria ILUMINATIAK taldeak. Botoak, beraz, oso banatuta geratu dira.

Hona hemen publikoaren botoen araberako sailkapena:

 

IKASTETXEEN KATEGORIA

 

45 12
 $MAX$ 3
 Doodle no Jumpers 2
 karbook 1
 NIMM 1
2D 1
4.maila 1 1
4.maila 2 3
Amatza  9
AM-BM 14
Ariete 1
auronplay 3
Auzoko 4 xuloak 1
Azaloreak 32
azorinoak  5
BEAR 2
bob777 1
Bolilu 1
Booktaldea 7
Carmen ala Frida  9
clc 1
David eta Aida 1
Dimitri 2
Eguzki lore 2
einstein-ak 5
EOIL 1
Erotical festibal  1
EUGA 10
euskaldunen taldea 1
G@U 1
Gargalare 4
GAURZUXAK  11
Gazta 5
giri-giri 3
GLOI Taldea 1
GU! 6
Gym Team 1
JEILI 1
Jim 12
Juba69 1
Jung 1
Karapaixoak 1
Kulunkari 15
LAS MAIS SENSUS 1
LOS BALLESTEROS 1
Luigi 9
Madison  4
maje777  1
Malona  1
MENDIZALEAK 6
Oker 12
Peix 2
Pottokari  1
sugorri 2
Swag people 1
Txipiron 1
Urdin 3
XXX 1

 

NORBANAKOEN KATEGORIA

 

Ainara eta Swapna 2
BoMo  3
booktrailerra 5
gora gu  1
Gorle  10
GUREPRO 4
HAMELE 10
ILUMINATIAK 19
IraZusta 4
IRLI 15
JONOL 3
LIAIN 7
loretxoak 10
maninak 3
mema 1
NEDA 7
sena eta fernan 2
smiint  3
U.I.A.B 3