BIKO-TEKA tailerraren izen-ematea itxi genuenean, tailerra egiteko 34 hautagai genituen; 19 idazle eta 15 ilustratzaile. Haietako lauk izena bikotean eman zuten eta hala ekingo diote liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerrari. Besteek izena banaka eman zuten eta Aitziber Alonsok eta Harkaitz Cano gidariek bikotu dituzte. Hamasei lagun aukeratu dituzte gidariek, honako hauek eta guztiek baieztatu dute jada beren parte-hartzea; are gehiago, hasi dira proiektuen lanketa egiten:
1. IRAITZ LIZARRAGA-IZARO LIZARRAGA
2. RAQUEL SAMATIER-ETOR IRAOLA
3. NEREA ARRIZNABARRETA-MAITE ROSENDE
4. DORLETA KORTAZAR- XARA AGIRRE
5. GOTZONE BUTRON- AITZIBER RAYA
6. EKIÑE EGIGUREN- NEREA URRESTARAZU
7. CARMEN VALOIS- ALAITZ URRUTIA
8. JUNKAL LERTXUNDI- MAIDER LETURIAGA
BIKO-TEKAk lau egun eta erdiko iraupena izango du urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 2ra arte; guztira 37 ordu izango ditu 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era —ostiralean goizez bakarrik egingo dute 09:00etatik 14:00etara—. 2024ko tailerraren ordua moldatu dugu eta bazkaltzeko ordua laburtu dugu iluntzean lehenago amaitze aldera.
Iruñeako Kondestable jauregian izango da hango udalaren laguntzari esker egiten baitugu BIKO-TEKA, Etxepare Sariak ere babesten du. Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko dute Alonso ilustratzailearen eta Cano idazlearen gidaritzapean.
Edizio guztietan euskal haur eta gazte literatura sisteman jardunean ari diren adituak edo arituak gonbidatzen ditugu parte-hartzaileen begirada osatu dezaten. 2024ko 8. edizioan Junkal Lertxundi —tailerra egingo du Lertxundik sortzaile gisa— eta Idoia Arozena Ikaselkarreko editoreek eta Carmen Elvira Pamielakoak euskal albumaren nondik norakoak azalduko dituzte. Ikaselkarrekoek hezkuntza-esparruan sortutako KIMU eta KUKU proiektuen berri emango dute eta Pamielakoak Bagara arteari lotutako albumei buruz arituko da, besteak beste.