Hemeroteka


Compartir
2016-11-30

Asun Agiriano bibliotekaria Unai Pascual editoreari galdezka arituko da azaroaren 26an

. Euskal Haur Literaturako Editorearen lan prozesua ezagutu nahi duzu?

. EHGLko argitaletxeen panorama aztertu?

. Argitaldarien funtzioaz eztabaidatu?

. Editoreen irizpideak baloratu?

. Editoreari zuzenean galderak egin?

 

 

Horretaz guztiaz ariko dira Unai Pascual eta Asun Agiriano datorren azaroaren 26an, goizeko 10:00etatik 13:00etara Donostiako Haur Liburutegi Nagusian. EHGLko edizio lana nola egiten den ikasiko dute bertaratzen direnek: zein irizpideren arabera, zein diren lan prozesuaren fase guztiak, zein egoera bizi duten gure argitaletxeek… Zuzenean editoreari galderak egiteko aukeraz gain, editore lanean ere jarriko ditugu ikasle parte-hartzaileak.

 

Izena emateko azken eguna azaroaren 24a da. Horretarako, bete behean duzuen izen-emate orria eta bidali ordainketa egin izanaren ziurtagiriarekin batera administrazioa@galtzagorri.eus helbidera.

 Matrikula: 30 euro bazkideentzat eta 50 euro ez-bazkideentzat.