Astrid Lindgren sarien banaketa maiatzaren 31n, 19:00etan, egingo dute eta Stockholmetik zuzenean emango dute Internet bidez. Iazkoa eta aurtengoa banatzeko ekitaldia egingo dute, iaz ezin izan baitzuten sari-banaketarik egin osasun-krisiagatik. Iazko irabazle Baek Heena eta aurtengoa Jean-Claude Mourlevatek jasoko dituzte. Sari hau haur eta gazte literaturaren esparruan nazioartean ematen den sari garrantzitsuenetakoa da. Ekitaldiaren jarraipena egiteko aldez aurretik erregistratu beharra dago. Informazioa guztia hemen.
Albistean jarri dugun argazkia Ceyla de Wilkarena da (CC BY-SA 3.0) eta Astrid Lindgren bera agertzen da, 1994an, Right Livelihood saria jaso zuenean.