Hemeroteka


Compartir
2022-11-15

Angel Errok, Rikardo Arregik eta Aitor Blancok irabazi dute Vitoria-Gasteiz Itzulpen Saria

Angel Errok eta Rikardo Arregik haur literatura kategorian eta Aitor Blanco Leozek gazte literatura kategorian irabazi dituzte 2022ko Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sariak. Lan irabazle bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu. Saria haur eta gazte literaturaren itzulpenen eremuan gurean ematen den sari bakarra da eta 2002tik ematen du Gasteizeko Udalak.

Angel Errok eta Rikardo Arregik haur literaturaren atalean irabazi dute Lawrence Schimelen Pronto por la mañana eta No es hora de jugar lanak itzultzeagatik. La Maleta Ediciones argitaratu du Shimelen lana euskaraz. Aitor Blanco Leozek Arthur Conan Doyleren The memoirs of Sherlock Holmes lanaren itzulpenagatik irabazi du saria. Karlos del Olmok, Nerea Hernandok, Mario Unamunok, Miren Ibarluzeak eta Karlos Zabalak osatu dute epaimahaia eta 16 lan aurkeztu dira, zortzi kategoria bakoitzeko. 

Zorionak irabazleei!