Hemeroteka


Compartir
2010-05-01

Andersen sarien eta Asahi Sarien irabazleak eta finalistak

Andersen Sariak Haur Literaturako Nobel Sariak direla esan ohi da. Eta ez da gutxiagorako. Egileei dagokien saria 1956an eman zen lehenengo aldiz. ilustratzaileena berriz, 1966an. Bi urtean behin ematen diren sari hauek bizirik dagoen egile edo ilustratzaile bati ematen zaizkio eta saritzen dena bere obra guztia da. Hain zuzen, egindako lanak Haur Literaturan izan duen eragina da epaitzen dena.

 

2010ean Britainia Handiko David Almond idazleak eta Alemaniako Jutta Bauerrek jasoko dute saria. Baina lehenengo aldiz, aurten, IBBYk autore eta ilustratzaile sailetako lehenengo bost hautagaien zerrenda laburra ere plazaratu zuen orain aste batzuk. Hain zuzen, IBBYko 32 herrialdeetako atalek bidalitako 55 hautagaien artean (55 autore; 55 ilustratzaile) aukeratutako 5 idazleen zerrenda laburra eta 5 ilustratzaileen zerrenda laburra hauexek dira:

 

Andersen Sarietarako hautagaien 5 finalistak:

-Ahmad Reza Ahmadi. Iran

-David Almond. Britainia Handia

-Bartolomeu Campos de Queiros. Brasil

-Lennart Hellsing. Suedia

-Louis Jensen. Danimarka

 

 

Andersen Sarietako ilustratzaileen 5 finalistak berriz:

-Jutta Bauer. Alemania

-Carll Cneut. Belgika

-Etienne Delessert. Suitza

-Svjetlan Junakovic. Kroazia

-Roger Mello. Brasil

 

 

Esan beharrik ez dago bosna hautagaien zerrenda labur hori publiko egin izanak izan dezakeen garrantzia. Mundu mailako argitaletxe zein itzultzaileak sarri honi begira egoten baitira. Hala ere, datu gehiago nahi dituenak www.ibby.org helbidean aurkituko ditu 55 hautagaien zerrenda osoa. Eta ez soilik aurtengoena. Aurreko edizioetakoa ere bai.

Besteak beste, gogorarazteak merezi du eta 2008ko zerrendan Mariasun Landa Espainiako Estatuko hautagai gisa ageri dela aipatu behar dugu. Bernardo Atxaga da Espainiako Estatuaren izenean hautagaia izan den beste euskal idazle bakarra, eta hau 2000. urtean izan zen. Ilustratzaileetan, Asun Balzola izan zen hautagai bi aldiz, 1988 eta 1992an.

 

 

Asahi Reading Promotion Saria

Andersen Saria Haur Literaturan ospe handiena duena baldin bada, Asahi Reading Promotion Saria ere ez da atzera geratzen. Aurten 20. urteurrena betetzen duen sari honek urtero nazioarteko bi erakunde edota proiektu saritzen ditu. Hain zuzen, erakunde hauek haurren irakurzaletasunean egindako aportazioa da saritzen duena. Irabazle bakoitzak, 10.000 dolar jasotzen ditu.

 

Aurten irabazi duten Ghanako Osu Children's Library Fund-i buruz edota Kolonbiako Convenio de Cooperación al Plan de Lecturari buruz informazio zabalagoa nahi izanez gero, bakoitzaren web gunean sar zaitezkete. Hurrenez hurren, hauek dira helbideak:

http://www.osuchildrenslibraryfund.ca

http://bit.ly/9kSlvg

 

 

Bestalde, esan beharra dago Kolonbiako Convenio de Cooperación al Plan de Lectura OEPLIren hautagaia izan zela, hau da, Espainiako Estatuak aurkeztutako hautagaia zela, beraz, Galtzagorrik ere parte hartu zuen proposamen honetan. Sari honetan hautagai izan diren nazioarteko beste proiektu eta erakundeak hauexek izan dira:

 

 

  • Alola Literacy & Reading Programme, Dili, Timor
  • Indigenous Children´s Literature Writers´ Meeting, Brasil
  • Visible Readings for Invisible Children, Medellín, Kolonbia
  • Room to Read, AEB
  • Kamishibai - To build a culture of peace in the world, Japonia
  • Justita Arenas Reading Room, Mexiko DF, Mexiko
  • Mama, Tata & ... Myself Campaign, Polonia
  • Roma People, invited to the library, Metlika, Eslovenia
  • White Elephant / Domrei Sor, Phnom Penh, Kanbodia
  • Akili Trust, Kenia