Hemeroteka


Compartir
2017-06-07

“Andersen gaur” lehiaketaren irabazleak eman ditu jakitera OEPLIk

2017ko Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin, eta bere lau atalen bidez (Consejo General del Libro, ClijCat, Gálix eta Galtzagorri) antolatutako "ANDERSEN GAUR" lehiaketak baditu irabazleak.

Galtzagorri Elkarteak jasotako marrazkien artean hauek hautatu ditu irabazle: Lehen Irakurleen kategorian: Alex Torrecillas. Herri Ametsa Ikastola. Donostia (Gipuzkoa). Irakurle Aurreratuen kategorian: Marian Cobo. Intxaurrondo Hegoa. Donostia (Gipuzkoa). Super Irakurleak kategorian: Garazi Aldama. La Salle ikastetxea. Zarautz (Gipuzkoa). Zorionak hirurei eta beste guztiei! Irabazle bakoitzak liburu lote bana eta diploma jasoko ditu.

Neska-mutilek haien ikastetxearen edo Udal liburutegiaren bidez hartu zuten parte hiru kategoriatan: Lehen Irakurleak (LH 1-2-3); Irakurle Aurreratuak (LH 4-5-6) eta Super Irakurleak (DBH 1-2). Eta irabazle suertatu direnen ikastetxeek ere liburu lote bana jasoko dute.

Guztira, 1.000 ilustrazio inguru jaso ditugu. Parte hartzaile bakoitzak irakurria zuen Hans Christian Andersenen ipuinen bateko pertsonaia bat hautatu eta irudikatu du, XXI. Mendean Andersenek imaginatuko zukeen bezalaxe.

 

Honakoak izan dira irabazle guztiak:

 

LEHEN IRAKURLEAK

• Inés Posada Alcoceba. Biblioteca Volturno. Pozuelo de Alarcón (Madril)

• Laia Espada González. Biblioteca SantRoc. Badalona (Bartzelona)

• Alex Torrecillas. Herri Ametsa Ikastola. Donostia (Gipuzkoa)

• Cristina Garrido Vázquez. Biblioteca Pública Municipal “Os Templarios”.Cambre (A Coruña)

 

IRAKURLE AURRERATUAK

• Lucía Ibáñez Muñoz. CEIP FUENTECILLAS. Burgos

• Denis Bota. Biblioteca Trintari Fabregat. Alcanar (Tarragona)

• Marian Cobo. Intxaurrondo Hegoa. Donostia (Gipuzkoa)

• Ángela Fontecoba Fernández. Biblioteca Pública Municipal “Os Templarios”. Cambre (A Coruña)

 

SUPER IRAKURLEAK

• Víctor Elvira Millán. IESO Joaquín Romera. Mendabia (Nafarroa)

• Aurora del Amo. Institut Andreu Nind. El Vendrell (Tarragona)

• Garazi Aldama. La Salle ikastetxea. Zarautz (Gipuzkoa)

• Katia Tojo Soto. B.P. Ánxel Casal/Colegio Manuel Peleteiro).Santiago de Compostela (A Coruña)