Hemeroteka


Compartir
2012-10-17

Ana Maria Machadorentzat Haur eta Gazte Literaturako Sari Iberoamerikarra

 

Ana Maria Machado idazle brasildarrak jaso du 2012ko Haur eta Gazte Literaturako Sari Iberoamerikarra. Saria SM Fundazioak, CERLALC, IBBY, OEI eta OREALC-UNESCO erakundeen izenean eta Gudalajarako (Mexiko) Haur Liburuaren Azokarekin elkarlanean ematen da urtero.

 

Ana Maria Machado (Rio de Janeiro 1941) idazle, kazetari, irakasle eta margolari brasiladarrak haurrentzako ehunka liburu argitaratu ditu, horietako asko beste hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta mundu zabalean argitaratu dira. Euskarara Mamu-hezlea liburua itzuli zuen Ikasmina argitaletxeak 2008an.

Bere ibilbidean hainbat sari garrantzitsu lortu ditu. 2000. urtean Andersen saria eskuratu zuen; 2003an Brasilgo Letren Akademiako 1. Eserlekua eman zitzaion eta IBBYren Ohorezko Bazkide izendatu dute duela gutxi, 2012an, erakundeari egin dion ekarpen garrantzitsuagatik.

Haur eta Gazte Hizkuntza eta Literaturari buruzko II Biltzar Iberoamerikarra

SM Fundazioak eta Banco de la Republicaren Luis Angel Arango Bibliotekak (Bogota) antolatuta, Haur eta Gazte Hizkuntza eta Literaturari buruzko II. Biltzar Iberoamerikarra egingo da 2013ko martxoaren 5tik 9ra Bogotan (Kolonbia).

"Haur eta Gazte Liburuak idatzi, ilustratu eta irakurri gaur Iberoamerikan" goiburu hartuta, antolatzaileek esparru horretan lan egiten duten gremioek dituzten erronkak aztertu nahi dituzte.

Izen emateak web gunearen bidez egingo dira: http://www.cilelij.com/