Hemeroteka


Compartir
2017-04-20

Ametsa taldearen book trailerrak ditu boto gehien

Dagoeneko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko aukera zabalik dago. Boto gehien lortzen dituzten book trailerrak jasoko du PUBLIKOAREN SARIA. Apirilaren 3an jarri zen martxan bozketa eta lehen egunetan, apirilaren 6ko goizeko lehen orduko kontaketen arabera, boto gehien jaso dituen book trailerra Ikastetxeen kategoriako Ametsa taldearena da. OZ-eko azti harrigarria liburuari buruzko book trailerra aurkeztu dute eta aurre hartuta dabiltza 22 botorekin.

Atzetik du, 13 botorekin, Onenak taldea, liburu berari buruzko lanarekin. 

Hirugarren daude 7 botorekin berdinduta Banbuak (Xia Tenzinen bidaia miresgarria), Paperzaleak (Kale gorrian) eta Pinpilipauxa (Anne Franken egunkaria) taldeak.

Norbanakoen kategorian berriz, boto banarekin berdinduta daude E.X. taldea (OZ-eko azti harrigarria), LSD BAKARKA BOOKTRAILER (Pijama marradunaz jantzitako mutikoa)Xabier Arroyo (Nire eskua zurean). 

Bozketa apirilaren 28an amaituko da eta edonork eman dezake botoa, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalean sartuta. Boto emaile bakoitzak behin bakarrik parte hartu ahal izango du bozketan, baina bi boto emateko aukerarekin: bat Ikastetxeen kategoriako book trailer bati eta bestea Norbanakoen kategoriako bati.