Hemeroteka


Compartir
2018-03-09

Amaitzear da Book Trailer Lehiaketara aurkezteko epea

Astebete geratzen da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketara lanak aurkezteko. Martxoaren 9a izango da book trailerrak igotzeko azken eguna eta hortik aurrera epaimahaiaren eta publikoaren esku geratuko da onenak saritzeko lana.

Ikasturte honetan 25 ikastetxe ari dira parte hartzen lehiaketan eta une honetan lanak amaitzen ari dira gehienak. Dagoeneko hainbat book trailer jaso ditugu, guztiak Ikastetxeen kategoriakoak, eta ikusgai daude Liburu Gaztea web guneko Lehiaketa atalean.

Martxoaren 9tik aurrera lau adituk osatutako epaimahaiak aztertuko ditu book trailerrak eta maiatza erdialdean jakinaraziko du bere erabakia.

Honakoak dira book trailerrik onenek jasoko diuzten sariak:

 

IKASTETXEKA:

• DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

• DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

 

NORBANAKOKA: e-irakurgailu bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

 

Horrez gain PUBLIKOAREN SARIA eskuratzeko aukera ere izango dute parte hartzaileek. Hori publiko zabalak erabakiko du apirilaren 2tik 27ra zabalduko den BOZKATU atalean botoa emanez. 200 euroko bi bono banatuko dira, lehiaketako kategoria bakoitzeko bana.

Bozketan parte hartzen dutenen artean, urtero bezala, e-irakurgailu bat zozkatuko da.

Animatu eta parte hartu!