Hemeroteka


Compartir
2013-09-30

Amaitu dira Marraz(i)Oak V topaketak

 Aurten ere topaketa aberasgarri eta interesgarriak izan dira Marraz(i)Oak V. Zer pentsatua eta zer landua eman die parte hartzaileei eta hemendik aurrerako ilustratzaile hauen lanetan izango du bere lekua egun hauetan sortu diren hausnarketa eta ikuspegi aldaketek. Harkaitz Cano idazleak eta Ignasi Blanc ilustratzaileak jarri die gaia: "Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra".

Guztira 9 ilustratzailek hartu dute parte: Yera Sanchez, Maite Gurrutxaga, Idoia Beratarbide, Amaia Arrazola, Lorena Martinez, Begoña Durruty, Maite Caballero, Iñaki Martiarena "Mattin" eta Idurre Iriondo.

Hilaren 19an, ostegunez, hiru ilustratzaile (Maite Gurrutxaga, Yera Sanchez eta Maite Caballero)Euskadi Irratiko "Arratsaean" irratsaioan izan ziren Arantxa Iturberekin eta hemen duzue horren audioa:

Euskal Telebistako kamerak bertan izan ziren eta hona hemen utzi dizkiguten irudiak.