Amaia Hennebutte Miarritzeko idazle, antzezle eta ilustratzailea izango da aurrerantzean Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkarteko lehendakari berria. Hala, azken 5 urteetan kargu hori bete duen Iñaki Markotegi eskola liburuzain eta irakaslearen lekukoa hartuko du.
Zuzendaritza Batzordean ere aldaketak izan dira 2018ko apirilean egindako Batzar Orokorraz geroztik. 3 kide berri izango ditu batzordeak hemendik aurrera:
- Ainara Aiestaran Hernaniko bibliotekaria
- Oihana Etxegibel irakaslea eta irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoen dinamizatzaile eta gidaria
- Bakartxo Iguaran Usurbilgo bibliotekaria
Hauekin batera, orain artean batzordeko kide ziren beste hauek ere jarraituko dute elkartearen zuzendaritza organoa osatzen:
- Ibon Egaña EHUko irakasleak
- Maite Gurrutxaga ilustratzaileak
- Castillo Suarez idazleak
-Iñaki Markotegi irakasle eta eskola liburuzainak. Azken honek urtebete gehiago emango duelarik batzordean.
Bestalde, batzordea utzi dute Ziortza Onaindiak eta Igor Idoetak, hurrenez hurren, Iurretako eta Markiña-Xemeingo bibliotekariek.
Eskerrak eman nahi dizkiegu batzordea utzi berri duten kideei egindako lanarengatik eta ongi etorria zuzendaritzako kide berriei eta lehendakari berriari.