Hemeroteka


Compartir
2011-08-24

Album ilustratuen lehiaketa

Haur eta gazteei zuzendutako AAlbum Ilustratuen XV. A la Orilla del Viento, lehiaketa, antolatu du Mexikoko estatuko Fondo de Cultura Económica erakunde editorialak. Parte hartzeko epea aurtengo abuztuaren 31n bukatuko da eta 150.000 peso mexikar (edo bere  baliokidea dolarretan) daude jokoan. Album ilustratuak bakarrik onartuko dituzte, hau da, istorioa irudien bidez kontatzen duten liburuak. Irudiz bakarrik osatuako lanak onartuko dira; ez, ordea, irudirik gabeko istorioak. Lanen gehienezko luzera 48 orrikoa izan daiteke. Parte hartzaileek liburu bat edo gehiagorekin har dezakete parte, baina lan argitaragabeak izan beharko dute.

Lehiaketaren emaitzak 2011ko urriaren 31n argitaratuko dira www.fondodeculturaeconomica.com web gunean. Parte hartzeko oinarri guztiak, berriz, helbide honetan argitaratu dituzte.